Русские видео

Сейчас в тренде

Иностранные видео


Скачать с ютуб IPUINA - TXANOGORRITXU в хорошем качестве

IPUINA - TXANOGORRITXU 1 год назад


Если кнопки скачивания не загрузились НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу страницы.
Спасибо за использование сервиса savevideohd.ru



IPUINA - TXANOGORRITXU

TXANOGORRITXU 1 Bazen behin Txanogorritxu izeneko neska bat. Egun batean honela esan zion amak: ─Har ezazu saski hau eta eramaiozu kontuz-kontuz amonatxori. 2 Udaberria zen eta bazter guztiak lorez eta usain gozoz beteta zeuden. Txanogorritxu bidean gelditu zen eta loreak biltzen hasi zen. Orduan otsoa agertu zen eta… 3 ─Egunon, Txanogorritxu. Nora zoaz horren polita? ─esan zion. ─Amonaren etxera noa. Eta otsoak: ─Non bizi da zure amona? ─Hango etxetxo hartan bizi da ─esan zion Txanogorritxuk. 4 Otsoa, Txanogorritxuri aurrea harturik, amonaren etxera joan eta kox, kox, jo zuen atea. ─Nor da? ─Txanogorritxu naiz ─erantzun zuen otsoak, gezurti halakoak! 5 ─Ireki atea ─esan zion otsoak. Otsoa sartu eta… ziplo! amona jan zuen. 6 Eta, amonaren arropak jantzirik, haren ohean sartu zen. 7 Handik gutxira Txanogorritxu iritsi zen eta… Kox, kox! deitu zuen. ─Nor da? ─galdetu zuen otsoak. ─Txanogorritxu naiz. ─Zabaldu atea eta sartu ─esan zion otsoak. 8 Txanogorritxu sartu zen eta… ─Amonatxo, zein begi handiak dituzun gaur! ─Zu hobeto ikusteko, maitia. ─Amona, zein belarri handiak dituzun gaur! ─Zuri hobeto entzuteko, laztana. 9 ─Amona, zein esku handiak dituzun gaur! ─Zu hobeto besarkatzeko, bihotza. ─Amona, amona, zein hortz handiak dituzun gaur! ─Zu hobeto jatekooo! 10 Eta… Ziplo! jan zuen otsoak Txanogorritxu ere. 11 Eta sabela bete-betea zuela, etxetik atera eta basoan gordetzera joan zen. Bi ehiztarik ikusi zuten, ordea, eta tiro egin zioten. 12 Otsoaren sabel handia ikusirik, badaezpada ere ireki egin zioten eta… Zer gertatu zen? Txanogorritxu eta amona bizi-bizirik atera ziren otsoaren sabeletik. 13 Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila herriko plazan.

Comments