Русские видео

Сейчас в тренде

Иностранные видео


Скачать с ютуб Javier Sádaba, "Morirse y morir" | Hitzaldia | San Telmo Museoa в хорошем качестве

Javier Sádaba, "Morirse y morir" | Hitzaldia | San Telmo Museoa 4 года назад


Если кнопки скачивания не загрузились НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу страницы.
Спасибо за использование сервиса savevideohd.ru



Javier Sádaba, "Morirse y morir" | Hitzaldia | San Telmo Museoa

Javier Sádaba filosofoaren hitzaldia heriotzaren inguruan. "Heriotza. Ante la muerte" erakusketarekin lotutako jarduera. 2019/03/21 Hitzaldiak hiru zati izango ditu. Lehenean grafikoki erakutsiko da nolakoa den giza bizitza, orokorrean. Jaio egiten gara, erdikurba bat deskribatzen da eta hil egiten gara. Datu hori enpirikoa da eta ukatzen zaila, nahiz eta batzuek dioten adimen artifizialarekin hilezkortasun mugagabea lortuko dugula. Bigarren zatian heriotzaren aurreko unean geratuko gara, non gerta litekeen mina jasatea. Hor dago eutanasiaren inguruko eztabaida. Azkenik, heriotzari aurre egiten diogu. Batzuei hobeto bizitzeko balio die; beste batzuei ezinegona sortzen die maiteen galera eta geure buruarena. Beldur horiek uxatzeko edozein teknika ongietorria izango da. Moderatzailea: Javier Echeberría, filosofoa *********** “Heriotza. Ante la muerte” erakusketa. San Telmo Museoan 2019ko martxoaren 13tik maiatzaren 26ra. 📌 Erakusketari buruzko informazioa: http://bit.ly/2Tioet0 Heriotzaren gaiari heldu dio San Telmo Museoak "Heriotza. Ante la muerte" erakusketan. Museoak berak eta José Ángel Achón Deustuko katedradunak komisariatu dute eta gai honen inguruko alderdi ezberdinak jorratzen ditu: heriotzari beldurra, errituak, zentzua bilatzea, heriotzatik itzultzea eta hilezkortasunaren ametsa. Horretarako, museo eta bilduma ezberdinetatik datozen pieza mota askotarikoak, kultura ezberdinetakoak, biltzen ditu erakusketak, besteak beste, artelanak, errituekin lotutakoak objektuak, dokumentuak eta argazkiak. ****************************** 📌 San Telmo Museoa: www.santelmomuseoa.eus 📌 San Telmo Museoaren agenda: http://bit.ly/2nNFYKL 📌 STM Twitterren:   / santelmomuseoa   📌 STM Facebooken:   / santelmomuseoa   San Telmo Museoa 1902an inauguratua zen eta Euskal Herriko museorik zaharrena da. 2011n eraberritu zenetik Euskal Gizartearen Museoa da. Gaur egun, museoan 35.000 piezatik gora ditugu inbentariatuta hainbat kategoriatan: Etnografia, Arte Ederrak, Argazkilaritza, Arkeologia eta Historia. Museoa ez ezik, jakintza zabaltzeko eta pentsamendua sortzeko gunea ere eta iraganeko jakintzatik abiatuta oraina ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko tresna izan nahi du. Hori ahalbidetzeko jarduera egitarau zabala dauka. #HeriotzaAnteLaMuerte #Sadaba #Heriotza #Erakusketa #Erritualak #Tabua #SanTelmoMuseoa #Donostia #SanSebastián #Gipuzkoa #GizarteMuseoa #EuskalHerria #Kultura #Historia

Comments