У нас вы можете посмотреть бесплатно 2. Otsagabiko Dantzak; Uztaritze, 2019-10-12 или скачать в максимальном доступном качестве, которое было загружено на ютуб. Для скачивания выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса savevideohd.ru
Aurten, 30 urte betetzen dira Tolosa (Gipuzkoa) eta Uztaritze (Lapurdi) herriak senidetu zirela. 1989az geroztik harreman estua izan dute, eta horren erakusleiho izan zen, pasa den urriaren 12an, Uztaritzen ospatu zen festa eguna. Egun horretan, bi herrietako kultur talde ugarik hartu zuten parte, tartean, Udaberri Dantza Taldeak eta bertako dantza taldeak. Bideo honetan, Udaberriko kideak, Otsagabiko Dantzak dantzatzen. Dantza hauek Zaraitzuko bailaran kokatzen den Otsagabia herriko Muskildako ama birjinaren ohorezko dantzak dira, irailaren 8an dantzatzen direnak, Eltziegokoak dantzatzen diren egun berean. Tradizio handiko dantzak dira hauek, gutxienez 3 mendeko historia dokumentatua dutenak eta belaunaldiz belaunaldi transmititu direnak, horretan Otsagabiaren isolamendu geografikoak lagundu duelarik. Dantza sorta, guztira, 7 dantzek osatzen dute: Paseoa, lau Makil Dantza (Enperadorea, Katxutxa, Dantza eta Modorro), Pañolo Dantza eta Jota. Dantzarien konpartsa zinta eta apaingarri deigarriz jantzitako 8 dantzarik eta janzkera bereziarekin doan Boboak osatzen dute. Boboa, dantzaren gidaria izanik, antolaketaz eta material banaketaz arduratzen da. Gainera, “dantza maisu” funtzioa egiten du, baita bi dantza dantzatu ere, Jota eta Pañolo dantza.